XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Sail beraren barruan, diru-izendapen berriak egin dakizkiekeela:

1.- II. eta IV. atalburuen artean.

2.- VI. eta VII. atalburuen artean.

3.- IV. atalburuko zertako guztien artean.

4.- VII. atalburuko zertako guztien artean.

b) Administrazio Orokorraren aurrekontuko Zerbitzuko Ertzaintzaren egitarauetako diru-izendapenen eta izen bereko erakunde autonomoaren aurrekontuko Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiaren egitarauetako diru-izendapenen artean egin ahal izango dira, Ertzaintzaren zabalkunderako benetako premietara aurrekontuzko diru-izendapenak egokitzeko, bigarren hori eraginkorra izan dadinean Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko aldi baterako xedapenetatik bigarrenaren arabera.

Hori zehatz gauzatzeko modua aurrekontu bietan berez eta besterik gabe gehiketak eta gutxiketak eginez burutuko da, Herrizaingo Sailean egon daitezen agizko eskualdaketazko eta kapitalezko diru-izendapenak egokituz, kasua hori bada.

c) Lege honetako 12. atalean esaten den behartze-mailan sartutako diru-izendapenen eta zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoaren, ordezkotza-lanetan diharduen langilegoaren, aldi baterako langilegoaren lansariei eta gizarte-gastutarako diru-izendapenei dagozkienen artean.

d) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1.- Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2.- Arduralaritza-berrantolapenei erantzuteko beharrezkoak gerta daitezen sailak, zerbitzuak, egitarauak eta zertakoak sortaraziz, eta diru-izendapenak egitura berriari egokitzeko berrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegietamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den diru-izendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.

Egiketa horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

c) Euskal eskola publikoa arautzen duen lege-esparru berrian gerta daitekeen hezkuntza-sistemaren berrantolaketari dagokion babesa emateak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

f) EEEko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko xedezko diru-izendapenak egiteko, eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.